Atxarte osatzen

Azalpena

Deskribapena:
Atxarte zauritutako parajea da, baina gaur egun, harriak arnasa hartzen du berriro. Dokumental honek leku honen historia eta hurbileko gatazka zeharkatzen ditu: ekologiaren aldeko eskalatzaileen eta indar polizialen arteko talka, bizi-bizirik ezagutu zuen eskalatzaile baten begiradatik kontatua. Baina harrobiak ez dira harria soilik, bizitza ere badira. Horregatik, bizilagunen ahotsak jaso ditugu, makinen hotsa nagusi zen garaiko oroitzapenak berreskuratuz, baita paraje honek gordetzen duen ondare natural, geologiko eta arkeologiko eskerga ere.
 
Dantza bertikalaren bidez, arteak eta naturak bat egiten dute dokumentalean, denborak nola sendatzen duen erakusteko. Natura, poliki-poliki, bere lekua berreskuratzen joan da, zauriak ixten. Orain, herritarren parte-hartzearen bidez, prozesu kolektibo bat abiatu dugu inguru hau behin betiko sendatu dadin.
 
Atxarteren iragana gogoratzeko, haren oraina dantzatzeko eta guztion artean etorkizuna lorarazteko bidaia bat da hau.
 
Egilea:  Yolanda Reclusa Esnotz   
Ekoizpena: Ekopol Ikerketa Taldea