Anton Iturralde Berasaluze

Biografia

Anton Abadiñoko Zelaietan jaio zen, eta bertan bizi da. Lekukotasun honetan bere senideen gorabeherak gerra garaian kontatzen dizkigu. Luis osaba AEBetatik etorri zen Nazioarteko Brigadekin borrokatzera, eta gerra osoan jardun eta gero Catalunyatik atera zen Frantzia aldera. Baina AEBetan sarrera debekatuta, Mexikon egin zuen bere bizitza osoa. Serafina izebaren senarra, Celestino Kortabarria Alberdi, gudaria izanik kartzela ezagutu zuen, eta Serafina bera Catalunyaraino heldu zen faxistengandik ihesi. Fortunato osaba gudaria izan zen eta Badajozeko Aljucen trabajadoretan (63. batailoian) izan zuten preso. Abadiñora itzultzean ez zuten udaletxean bere aurreko lanean hartu. Osaba Pedro gudaria Saibin hil zuten, gorpua bertan galdu zela. Antonino aita soldadutza egiten zegoen 1936an Iruñean, eta nazionalekin borrokatzera behartu zuten. Amama, alarguna gerraostean, zigortu egin zuten bere semeen hautu politikoengatik.

Pasarteak