Aurora Irazola Arrinda
Biografia
1938an jaio zen Abadiñon. Aitak, Lorenzo Irazolak, udaletxeko alondegian egiten zuen lan, eta abertzalea izatearren kartzelaratu egin zuten, Larrinagan. Felix Bravo gobernu frankistako komisarioa Auroraren aitapunteko izan zen, derrigortuta, eta gerturik ezagutu zuen. Eskola garaiaz akordatzean, gazteleraz ez jakiteak arazoak sortzen zituela dio. Bestalde, euren etxean telefono publikoa zeukaten, eta horren bidez herriko jende eta saltsa ugari ezagutu zituzten.