Azurmendi familia
Biografia
Manuel Azurmendi Enbeita gudari eta milizianoen teniente izan zen. Bonbardaketetan jendea ebakuatzen lagundu zuen, eta bere amak orduan ikusi zuen azkenekoz semea. Frente batean eta bestean borrokan ibilita, azkenean preso hartu zuten. Bertsio ofizialaren arabera, Santoñako ospitalean hil zen, gaixorik. Baina, bere ondorengoen ustez, teniente kargua izateagatik fusilatu zuten. Horixe da familian jaso duten bertsioa. Santoñako erregistroaren agiri batek dio Azurmendi herri hartako hilerrian lurperatu zutela, nahiz eta familiak horren segurtasunik ez duen.
Bestalde, Juan Jesus Unzueta Azurmendik 1980an atxilotu zuteneko bizipena kontatzen du: zelan torturatu zuten, zelan bizi izan zen urte eta erdiko kartzelaldian.