Carlos Palacio Corral

Biografia

Carlos Palacio Bilboko Errekalde auzoan jaio zen 1932an. Gerra sasoian txikia izanagatik, baditu akorduak: besteak beste, hiriko zerutik gerrako hegazkinak nola igarotzen ziren gogoratzen du, baita bertan egoniko ametrallamenduak ere. Gaztetan langile mugimenduetan militatzen hasi zen, eta fabriketako borrokak piztu zirenean elkartasun taldeetan aritu zen laguntzen. Behin, greba ugarien eraginez salbuespen egoera ezarri zutenean, atxilotu egin zuten. Bestalde, helduaroan Eroski kooperatibaren sorreran parte hartu zuen. 

Pasarteak