Dominga Irazola Arietaleanizbeaskoa

Biografia

Elorrioko San Agustin auzoan jaio zen Dominga Irazola, eta gerrak Elorrion izandako eragina ondo gogoan du. Izan ere, frentea bertan zegoen, eta gudari zein milizianoak sarritan ikusten zituen; zenbaitetan euren etxe aurretik zauriturik igarotzen ziren.  Gainera, 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketari buruz pasadizo berezia dauka, herriko kanpandorretik ikusi baitzuen. Gerran eta gerraostean Elorrion gertaturiko beste istorio batzuk ere aipatzen ditu testigantzan.

Pasarteak