Enrique Antizar

Biografia

1940an jaio zen Muskizen. Hiru urte zituenean bere ama hil zen, eta Abadiñoko Auxilio Socialeko barnetegira eraman zuten. Lau urtez egon zen bertan, eta beste lau urtez Urduñan. Barnetegi horietako esperientzia kartzelan egotea bezalakoa zela oroitzen du Antizarrek. Abadiñon autoritate abusuak sufritu zituen, eta Urduñan sarritan kolpatu zuten. 

Barnetegitik aterata, lanean hasi zen. Baina senide bat Frantziara joan zen bizitzera, eta berak ere airez aldatzea erabaki zuen. Parisen 68ko maiatza zelan bizi izan zuen azaldu du.

Pasarteak