Felix LarraƱaga aita-semeak
Biografia
Felix Larrañaga Azpitarte Berrizko Matza baserrian jaio zen 1935ean. Halere 2 urte izan zuenetik Abadiñon bizi izan da. Felix Larrañaga Zarrabeitia, semea, 1961ean jaio zen Abadiñon eta bertan bizi da.
Felix aitak gerran gertatutakoa etxean entzundakoa da. Bere aita, Bernardino Larrañaga Arandok, Elorrion jaioa baina Berrizen bizi zena, gudari legez ihardun zuen, harik eta Castron preso hartu zuten arte. Semeak aitak sarri kontatzen zuena aipatzen du, esaterako, Larrabetzun, San Roke ermitaren inguruan, Manuel Azurmendi Enbeita tenienteri esker atera zela bizirik, faxisten eraso latza izan zuten eta. Margarita Azpitarte, ama, senideekin Karrantzako Limpiaseraino joan zen, gerratik ihesi. Berrizera itzultzean, baserritik egotzi zituzten baserria bertan behera utzi zutela esanez. Eugenio Azpitarte osaba ere gudari izan zen, eta gero trabajadoreetan izan zuten preso hainbat urte. Pedro Arieta-Araunabeña laguna izan zuen Bernardinok gerran zehar.
Felixek gogoan du Abadiñoko gerra osteko giro zatarra. Gainera, 1951ko maiatzaren leheneko greba orokorraz ere hitz egin du testigantzan.
Pasarteak
| TITULUA | IRAUPENA |
|---|