Felix Zengotitabengoa Gorrotxategi
Biografia
Felix Arrazolan jaio zen, Atxekoa baserrian. Gerran etxetik alde egin behar izan zuten abereak hartuta, lehenik Lemoizera eta gero, ganduak Bizkaiko Zubian pasatu eta Portugeletetik Abanto-Zierbenaraino.
Apirilean Atxeko baserretik urten eta San Pedro egunez, ekainaren 29an itzuli ziren.
Gerraostean aita, Pedro Zengotitabengoa, kartzelan sartu zuten beste zazpi bat lagunekin batera, Arrazolako bertako salaketa bategatik.
Pasarteak
| TITULUA | IRAUPENA |
|---|---|
| Nazionalak Anbotoko puntan | 1:23min |
| Arrazolatik Zierbenara | 2:49min |
| Gerraostean Arrazolako zazpi kartzelara | 1:09min |