Iñaki Unzalu Garaigordobil

Biografia

Amaitermin auzoko Txori Errota baserrian jaio zen 1953an. Arbasoak olagizonak izan arren, II. Errepublikaren garaian baserritarrak ziren etxekoak. 1937ko apirilaren 1ean Otxandiotik Urkiolara doan bidea Amaiterminen inguruan bonbardatzen ari zirenean, bonba batek bere osaba Antonio Garaigordobil hil zuen. Zaurituta Basurtoko ospitalera eroan zuten, baina bertan hil zen.

Nafar erreketeak Amaiterminera heltzean, Amaitermineko gizon guztiak preso eroan zituzten Gasteiza, eta bertan 10en bat egun preso izan zituzten, baina Bitor Garaigordobil osaba armada faxistaren zerbitzura jarri zuten behartuta.

Euren etxea faxisten buruek egoitzatzat hartu zuten, Saibi hartu arte. Iñakik Amaiterminen gerra eta gerraostea zelan bizi izan zuten dakarkigu gogora, bere guraso eta auzokoengandik jasotakoa kontatuz. Ahalegin berezia egin du Iñakik ahoz ahoko transmisioa dokumentazioarekin uztartzeko.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Familiaren sustraiak Amaiterminen 4:53min
Amaitermin auzoaren historia 6:20min
Bitor Garaigordobil, Osaba, Otxandion zen bonbardaketa egunean 2:28min
1937ko apirilaren 1ean, bonba betek Antonio Garaigordobil osaba harrapatu eta hil zen 11 urtegaz 1:31min
1980an Antonioren gorpuzkiak jaso eta Derioko hilerritik panteoi familiarrera ekarri zituzten 1:10min
Apirilaren 1etik aurrera senideak etxeko andaparapean babestu ziren, erreketeak heldu arte 2:27min
Erreketeak 1937ko apirilaren 5ean Otxandiora sartu, baina Amaitermingo bere familia ez zen ebakuatu 1:29min
Auzoko gizonak preso hartu eta Gasteizera eroan zituzten erreketeek 0:29min
Euren etxean, Txori errotan, aginte postua ipini zuten faxistek Saibi jausi zen arte 1:07min
Ezin konfirmatu nor zen, baina mandu altu bat egon zen euren etxean 2:43min
Bitor Garaigordobil osaba frentera joatera derrigortu zuten frankistek, eta sanitario lez ibili zen 1:15min
Amak beti esaten zion gerraostea gogorragoa izan zela 0:33min
Gerraostean, elikagaiak errekisatzea, arrazionamendua eta kontrabandoa 5:59min
Umetan, gerraren aztarnak topatzen etxe inguruan 2:48min
Etxean jakinmina izan dute gerra kontuei buruz 1:26min
Bixente Aranguren auzoko gudariaren istorioa 1:57min
Aita soldaduskako instrukzioan zegoela amaitu zen gerra 0:29min
Aita ardiekin ibiltzen zenean, balak topatu eta azeriak uxatzeko erabiltzen zituzten 0:46min
Iñaki Ceutan egon zen soldaduska egiten, Saharako gerrako sasoian 0:43min
Juan Unzalu Landaburu, aitaren osaba, Erromako euskal bitartekaritzan, Agirre lehendakariagaz 6:28min