Iñaki Usabel Agirre
Biografia
Iñaki Abadiñoko Naparrena baserrian jaio zen 1951n, eta bertan hazi zen Peli Usabel Abasolo aitarekin, Luzia Agirre Akiso amarekin eta Luzio Usabel Arroita aititarekin. Luzio aitita Abadiñoko udaltzaina izan zen Errepublika garaian, eta euskaltzale eta abertzale sutsua. Faxistek epaitu eta kartzelaratu zuten. Iruñeko Ezkabamendin, Vigoko San Simon irlan eta Astorgan preso izan zuten 1941eko ekainean aske utzi arte. Abadiñoko udalbatzar faxistak ez zion udaltzain lanera itzultzen utzi. Halere, bere abertzaletasunari eutsi eta Aberri Egunetan parte hartu zuen diktadura garaian.
Amak 17 urterekin erizain jardun zuen Elgetako frentean. Geroago Catalunyara erbesteratu zen. Imanol Usabel osaba ere epaitu zuten faxistek STV sindikatukoa izatearren, baina gero errugabetu. Aita faxistek mobilizatu zuten eta Terueleko frentean jardun zuen.
Iñakik gazte-gaztetatik jardun du ezker abertzalearen inguruan lanean.