Isidoro Apraiz Egileor
Biografia
Boroa auzoko Etxetxiki baserrian jaio zen 1949an. Aititak, Benardino Apraiz, Errigoitiko defentsa komitekoa izatearren heriotza zigorra jaso zuen, baina errugabetu eta baserritik egotzi zuten. Aitak, Eusebio Apraiz Atxikallende gudaria izanik, presondegia jasan zuen Burgosen. Boroan Etxetxiki baserriaz jabetu ziren eta bertan hazi zituzten 3 semeak berak eta Julia Egileor emazteak. Isidorok eskolan, makilapean ikasi zuen gaztelania, eta gero ofizioa eta ingeniaritzako ikasketak egin zituen. 15 urterekin ETAren frente militarrean hasi zen trebatzen, Zumalderen taldean. 1969an preso hartu, torturak jasan eta Indautxuko eta Donostiako komisaldegietatik pasatzean begi bateko ikusmena hondatu zitzaion. 6 urteko kartzelaldia izan zuen Martutenen eta Burgosen. Kartzelan ETA Vira igaro, geroago LKIra, eta langile eta herri mugimenduetan aritu da gaur arte. Gogoan ditu hainbat langile eta herri borroka: Etxebarriko Bandasekoa eta Zornotzako Forjasekoa esaterako, eta 1977ko Zornotzako jaietan eskumako gerrileroen aurka herritarrek egin zutena. Lehen hauteskundeetan Zornotzako zinegotzia izan zen, eta gaur ere zinegotzia da bertan.