Jon Irazabal Agirre
Biografia
1982an Gerediaga elkartean lanean hasi zen Jon Irazabal, eta ordutik Durangaldeari buruzko ikerketa ugari garatu ditu. Horien artean, aipagarria da Durangoko bonbardaketa aztertzeko eginiko lan mardula. Gainera, Durangoko Azokaren zuzendari ere izan zen 30 bat urtez.
Elkarrizketa honetan, familiako pasarteetatik haste du kontaketa, senideek gerran bizitakoak azalduz. Gero, diktadura sasoiko hainbat gertaerari buruz berba egiten du. Gainera, Gerediaga elkarteak aurrera eramandako ekintzak aipatzen ditu, eta inguruan lan egindako lagunak ere oroitzen ditu.