Jose Antonio Arieta-Araunabeña Iturriagetxebarria

Biografia

Jose Antonio Gaztelun jaio zen 1945ean. Etxean laborantzara dedikatzen ziren, eta amama Paula Maiztegi bendejarekin Durangora joaten zen, arrautzak eta ortuariak saltzera. 1937ko martxoaren 31n asmo beragaz joan zen Durangora Teodora Arieta-Araunabeña alabarekin batera, eta etxeko astoak lagunduta. Bonbardaketa gertatu ostean, astoa bakarrik agertu zen etxean, ama-alabak hil egin baitziren, 44 eta 18 urtegaz. Jose Antoniok kontatzen duenez, familiak ez daki non dauden lurperatuta amama eta izeko. Bestalde, aita, Jose Arieta-Araunabeña, langile batailoietara derrigortu zutela azaldu du. 

Pasarteak