Jose Antonio Urizar Urien

Biografia

Jose Antonio Abadiñon jaio zen 1952an. Bere aitita Eusebio Urien Urizarri buruz dakiena Rosario Urien Garitaonandia amak kontatutakoa da. Eusebio aititak, Abadiñokoa bera, Durangoko Mendizabal enpresan egiten zuen lan, baina altxamendu faxista gertatu zenean, gudari bihurtu eta frentez frente ibili zen. Amama eta ama, bitartean, etxea utzi eta Bilbotik Mioñora (Kantabria) abiatu ziren. Eusebioren anaia Leonardo ere Lenago Il batailoian borrokatu zen, eta Lino nazionalek mobilizatu zuten.

Eusebio Urienek Gironako La Jonqueratik alde egin behar izan zuen, baina frantsesek Gurs kontzentrazio zelaian atxilotu zuten. Gurseko etxe batetik eskutitzak idatzi zituen etxera, bere alaba umezurtza berarekin izateko eskatuz. Izan ere, amama, Jazinta Garitaonandia Irigoien, sasoi horretan hil egin zen. Baina, Abadiñoko Udaletxekoek guztiak gorde eta egundo ere ez zioten gutun bat bera eman, soilik aitak bidalitako frankoak.

1980an Gursera egin zuen bisita Jose Antoniok. Han jakin zuen bere aititak zelan idazten zuen etxera alabaren lekualdatzea eskatzeko. Baina, 1939an libre uztean Maulera joan zela, eta Mauletik Normandiara. 1993an, Jose Antonio Orreagan zela, Frantziako matrikuladun kotxe batean ‘Urien garajea’ aipatzen zela ikusi zuen, Sérent herrian kokatua. Beraz, bertara abiatu zen, eta ezer guztiz argitzerik lortu ez bazuen ere, Bigarren Mundu Gerran eroritakoen monolito batean E. Urien izena inskribaturik ikusi ahal izan zuen. 

Ez du lortu, oraindik ere, E. Urien hori bere aitita izan ote zen jakiterik. Ateak jo ditu (Sérent-eko udaletxea, Gogora Institutua), baina ez du erantzunik jaso.

Pasarteak