Jose Jabier Abaunza Badaia
Biografia
Jabier Abadiñon jaio zen, Solozabal baserrian. Lekukotasun honetan Jabierrek bere aitita-amama izan ziren Sotero Badaia Iturrizagaren eta Kattalin Alzaga Eubaren historia kontatzen du. Euskaltzaleak eta abertzaleak izanik, EAJkoak izan ziren XX. mendearen hasieratik, eta Abadiñoko EAJ indartzen eta sendotzen ahalegindu ziren. 1919tik Sotero udaletxeko zinegotzia izan zen, harik eta 1936an Eusko Jaurlaritzak alkatea izendatu zuen arte, faxisten altxamenduaren ondoren. Horregatik, faxistek preso hartu eta epaitu zuten, 30 urteko espetxealdia ezarriz, Abadiñoko EAJko zinegotziekin egin zuten bezala.
Upomendi, Larrinaga, Iruña, Ezkaba, Astorga eta Gijoneko kartzelak ezagutu zituen. Ezkabakoa izan zen bereziki gogorra. Ihesaldian parte hartu zuen, gero harrapatu eta zigortu zutelarik. Kattalinek, bitartean, alaba biak eta baserria aurrera atera zituen. Errepresioa ez zitzaion amaitu hil arte. Halere, Soterok senitartekoen eta lagunen oroimenean dirau.