Jose Luis Gangoitia Azkarate

Biografia

Jose Luis Abadiñon jaio zen 1955ean. Lekukotasun honetan Izurtzan jaio zen Jose Luis Gangoitia Zuazua bere aitaren gerra eta gerraondoko bizipenak azaltzen dizkigu, baita Abadiñoko Palazioan bizi zen Anselma Etxenagusia Ferrerias bere amamarenak ere. Faxistengandik ihesi, 14 urte zituela, aitak berak bakarrik alde egin zuen Kastrejanaraino. Amama, ostera, seme-alabekin eta senarrarekin ebakuatu zen. Herrira itzultzean, Anselmak faxisten mendeko Abadiño bizi behar izan zuen eta hainbat bidegabekeria ikusi. Gainera, esker txarrak ere jaso zituen, Errepublikaren sasoian bizia salbatzen lagundutako senide batek ez baitzion mesedea bueltatu.

Jose Luisen aita Abadiñora ezkondu zen Anselmaren Karmen alabarekin, eta euskaltasunari eta abertzaletasunari gogor eutsi zion. Jose Luisek berak ere, umetan eta gaztetan, faxismoak Abadiñon ezarritako giro zitala bizi behar izan zuen.

Pasarteak