Jose Mari Lopez Bustamante
Biografia
Jose Mariren ama, Josefina Iturriagagoitia, Abadiñoko Emakume Abertzale Batzako presidenteorde izan zen, eta nazionalak herrian sartu zirenean atxilotu egin zuten. Gero, Orueko kartzelan sarturik, baldintza eskasetan egon zela azaltzen du bere semeak. Oruen, beste emakume abadiñar bategaz elkartu zen Josefina, Julia Abaituarekin. Indar handiko emakumea zen Josefina, eta bere senarrak libratzeko traturen bat egiteko asmoa erakutsi arren, andreak ez zuen onartu. Jose Mariren ustez, Bilbo ingurutik etortzen ziren beraneanteek salatu zuten bere ama.
Josefinaren pentsakeran eragin nabarmena izan zuten bi irakaslek: Hilaria Solozabalek eta Julene Azpeitiak. Gainera, azken hau Josefinaren etxean bizi izan zen Abadiñoko egonaldian, eta harreman sendoa egin zuen familiagaz.
Josefinak gerra sasoiko istorio batzuk kontatu zizkion semeari, eta horiek azaldu ditu testigantzan; besteak beste, Hipolito Salterainen eta Jose Mari Anguloren hilketak.
Jose Marik ez du nahi gorrotoa hedatzerik, bai ordea memoria.