Jose Mari Lopez Bustamante

Biografia

Jose Mariren ama, Josefina Iturriagagoitia, Abadiñoko Emakume Abertzale Batzako presidenteorde izan zen, eta nazionalak herrian sartu zirenean atxilotu egin zuten. Gero, Orueko kartzelan sarturik, baldintza eskasetan egon zela azaltzen du bere semeak. Oruen, beste emakume abadiñar bategaz elkartu zen Josefina, Julia Abaituarekin. Indar handiko emakumea zen Josefina, eta bere senarrak libratzeko traturen bat egiteko asmoa erakutsi arren, andreak ez zuen onartu. Jose Mariren ustez, Bilbo ingurutik etortzen ziren beraneanteek salatu zuten bere ama.

Josefinaren pentsakeran eragin nabarmena izan zuten bi irakaslek: Hilaria Solozabalek eta Julene Azpeitiak. Gainera, azken hau Josefinaren etxean bizi izan zen Abadiñoko egonaldian, eta harreman sendoa egin zuen familiagaz. 

Josefinak gerra sasoiko istorio batzuk kontatu zizkion semeari, eta horiek azaldu ditu testigantzan; besteak beste, Hipolito Salterainen eta Jose Mari Anguloren hilketak.

Jose Marik ez du nahi gorrotoa hedatzerik, bai ordea memoria.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Hilaria Solozabal eta Julene Azpeitia irakasleen eragina bere amaren pentsakeran 3:30min
Ama, Josefina iturriagagoitia, Abadiñoko Emakume Abertzale Batzako presidenteordea zen 1:24min
Bilbo ingurutik Abadiñora etortzen ziren beraneanteen erantzukizuna, gerra sasoiko salaketetan 1:44min
Ama bendejagaz Durangora joaten zen goizean goizik, eta gero eskolara 4:05min
Eskolan, doktrina euskaraz ikasi zuen amak 1:03min
Julene Azpeitia amaren etxean egon zen bizitzen 0:43min
Hegazkinetatik babesteko aresti batera joaten zen ama, eta handik ikusi zuen Durango ketan 2:18min
Amak ez zion gauza lar kontatzen, gorrotoa ez zabaltzeko asmoz 0:24min
Ama, Josefina Iturriagagoitia, atxilotu egin zuten, etxean falta izan zen egun batez 1:27min
Josefina Iturriagagotia Oruen kartzelaratu egin zuten, eta ez zuen libratzeko traturik egin gura 1:22min
Orueko kartzelan, Abadiñoko Emakume Abertzale Batzako presidente Julia Abaituagaz elkartu zen 1:00min
Milizianekin ez zuten harreman onik izan kartzelan 1:13min
Ama kartzelan zegoela, etxea okupatu zioten militarrek 1:35min
Jose Marik uste du kanpotik etorritako anarkistek eta faxistek giroa nahastu zutela Abadiñon 1:49min
Hipolito Salterainen erailketari buruz 0:43min
Jose Mari Angulo, faxistek fusilatua, euren etxe parean bizi zen 2:23min
Abadiñon egon ziren purgen inguruan 3:24min
Abadiñoko umeekin eta amarekin euskaraz egiten zuen 0:51min
Jose Marik eskolan ezagutu zuen diktaduraren doktrina 0:41min
Euskal abestiak erakutsi zizkion amak 0:24min
Ellakuria familiagaz harremana, eta amak EL Salvadorera bidaltzen zituen gutunak 4:01min
Abadiñon Azpeitiak eta Barandiaranek omena jaso beharko luketela uste du 3:16min
Gerora, ETAren aldeko pintadengatik mina sentitu zuen Jose Marik 0:28min