Jose Ramon Murgoitio Areitio

Biografia

Jose Ramonek gerra sasoian familiak bizitako gertakizunak kontatu ditu testigantzan. Amaren familia Frantzian errefuxiatu behar izan zen denbora batez, eta aita gerran ibili zen Santoñara arte, kartzelan eta langile batailoietan amaituz.

Gaztetan, Jose Ramon birritan atxilotu zuten, eta kasu bietan tratu txarrak jaso zituen komisaldegian. 1981eko atxiloketa eta torturaren ostean Carabanchelen sartu zuten epaiketa barik, eta 11 hilabetez egon zen bertan. Gerora, konpromiso politikoari eutsiz, lau legealdiz zinegotzi izan zen.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Aitite Ramon Areitio, EAJko kidea zen 1:49min
Amaren familia, Areitio Arteaga, Frantzian errefuxiatu zen 1937an 2:38min
Frantziatik bueltatu zirenean, Aitite Ramon Durangaldetik desterratu egin zuten 0:55min
Aita, Juan Cruz Murgoitio, Intxortan eta Saibigainen borrokan ibili zen gerran 2:21min
Aita Juan Cruz SantoƱan atxilotu zuten, eta gero langile batailoietara eroan zuten 1:34min
Aitari isuna ipini zioten Elorrion, gizon bati presio egiteagatik 0:34min
SantoƱakoa errendizioa izan zela uste zuen aitak, eta haserre zegoen horregatik 3:28min
1975ean Durangon Txiki eta Otaegiren aldeko manifestazio baten harira atxilotu zuten Jose Ramon 4:08min
Durangoko kuartelean 21 egunez eduki zuten, eta lehen 5 egunetan tratu oso txarra jasan zuen 8:41min
Jose Ramon eta bere lagun bat, Durangoko kuarteletik Basauriko espetxera 4:22min
Kulturaleko entrenamendura bueltatzean, entrenatzaileak tratu txarraren zantzuak nabaritu zizkion 0:55min
1979an Iparraldera ihes egin zuen, atxiloketa batzuen ostean 1:31min
1981ean Polizia Nazionalak atxilotu eta torturatu ostean, Carabanchelera 11:01min
Tejeroren kolpea kartzelan bizi izan zuen 2:06min
Joxe Arregiren hilketaz informatu behar izan zuten sarekadako beste atxilotu bat, Carabanchelera 4:01min
Carabancheletik epaile aurrera, eta azkenean, 11 hile ostean, libre 2:31min
Gero, ia lau legealditan zinegotzi izan zen 2:02min
Torturen testigantza eman eta errekonozitu egin zioten 5:03min
Gertatutakoa transmititzeko beharra 2:40min