Juan Jose Garmendia
Biografia
1936ko uztailaren 22ko bonbardaketan, Juan Jose Garmendia otxandiarrak neba-arreba bi galdu zituen: Juan Antonio eta Miren Garbiñe. Familiaren etxaurrera jaurti zituzten bonbarik gehienak, Andikona plazara. Faxisten hegazkinak zerutik igarotzen zirenean, herritarrak bolalekuan ezkutatzen zirela ere akorduan du Juan Josek. Gerora, ebakuaziorako ordua heldu zenean, Torrelavegaraino joan ziren sendikoak, baina aitite eta amama bertan geratu ziren.