Julian Mendizabal Gallastegi
Biografia
Julian Mendizabal Gallastegi 1928an jaio zen Elorrion, eta 1937ko bonbardaketaren lekuko izan zen. Ardiak zaintzen ibiltzen zen, eta faxisten hegazkin bat metrailatzen hasi zitzaion. Kanpazarretik Intxortako frentea ikusten zuen, eta gerra sasoiko beste kontakizun batzuk ere egiten ditu. Gero, gerraosteko bizimodu gogorrari buruz ere berba egiten du.