Koldo Pildain Gonzalez de Langarika

Biografia

1936ko uztailaren 22ko bonbardaketaren lekuko izan zen Koldo Pildain, bost urte besterik ez zituelarik.  Hain zuzen, euren ortuan jausi zen bonbetako bat, lagunekin jolasten ari zen bitartean. Gerora herritik alde egin behar izan zuten, eta Otxandiora bueltatu zirenean herri apurtu bat topatu zuten. Gerraostean gosea zen nagusi, eta lana bilatzeko zailtasunak izan zituzten, ia guztia karlisten esku geratu zelako. Koldo sei seme-alabetarik gazteena zen. Paco anaiak Frantziara ihes egin zuen frentetik, baina itzulera saiakeran Cadizera eroan zuten langile batailoietara. Gainera, Jon eta Benito anaiak ere preso hartu zituzten gerran.

Pasarteak