Mari Arrieta eta Karmen Uria
Biografia
Mari 1933an jaio zen Abadiñoko Mendiola auzoko Untzilla baserrian. Baserritik bizi ziren gurasoak eta sei neba-arrebak, eta 1937ko martxoaren 31n Feliziana ahizpa Durangora esnea banatzera joan zenean, bonbardaketak harrapatu eta Artekalen hil zen. Antza denez, Basurtoko Ospitalean zendu zen eta Bilboko Vista Alegreko hilerrian lurperatu.
Mari Durangoko Aramotz auzunera joan zen bizi izatera, eta alaba biei ez zien bere ahizparen heriotzaren berri eman, alabek Durangoko bonbardaketetako zerrendetan ikusi arte. Karmen alabak ederto gogoratzen du jakin zuen unea eta amaren erantzuna. Oroitzearen garrantzia aldarrikatzen du, ezin delako halakorik ahaztu, ezta berriro errepikatu.