Mari Karmen Uranga Etxeberria

Biografia

Mari Karmen Uranga Etxeberria Zornotzan jaio zen 1946an, senide euskaltzale eta abertzalean. Julian Uranga Ugarte, aita, gazte abertzale, euskaltzale eta mendizalea zen altxamendu faxista gertatu zenean 1936an. ANVkoa izanik Lenago il batailoian eman zuen izena hainbat lagunekin batera. Frentean ibili zen Gorbeatik Saibigain bitartean, harik eta preso hatu zuten arte. Langile batailoetan izan zen Caspe aldean. Gero, Larrinagan preso. Zornotzako IZAR enpresan langile, borrokalari sindikalista, besteak beste Xabier Zumalderekin batera. Juanita emaztearekin batera Uranga taberna zabaldu zuten, eta bertan hainbat eraso faxista izan zuten 70eko hamarkadan. Besteak beste, 1980eko irailaren 23an, lehergailu batek eztanda egin zuen bertan ama eta aita lanean ari zirela.

Mari Karmenek umetan mojen ikastetxean sufritu eta gero, gazte hasi zen langile eta herri ekimen eta borroketan parte hartzen. Besteak beste, Xabier Zumalde, Luken Solaguren, Jabier Ibañez, Pedro Berrio abadea, Jon Idigoras, Puri Berrio-ateagortua izan zituen bidelagun. Zumaldek, Bitxito gaitzizenaz aipatzen duena, ETAn sartzeko gonbiteari baietz esan eta 1968ra arte izan zuen harremana, taldekideak atxilotu arte. Zornotzako Ikastolan idazkari lanetan aritu zen, eta une hunkigarri ugari bizi arren, sufritu ere egin zuen lankide bi kaleratu zituztenean.

Juan Mari Zuloaga, senarra izan zena, 1968an atxilotua eta torturatua izan zen. Bere aita, Luis Zuloaga, gerran Lenago il batailoian ibili zen, ANVkoa izanik. 30 urte eta egun bateko zigorra izan zuen, eta Puerto de Santamarian izan zuten preso luzaro.

Mari Karmenek hitz gozoak ditu Jon Idigoras gogoratzean, bere alaitasuna eta ekintzaile izaera azpimarraturik. Gazteei gure herriaren izaera gorde eta landu dezatela eskatuz agurtu da.

Pasarteak