Berrizen senitarte euskaldun eta langilean jaio zen 1944an. Gazte zela hil zitzaion aita, eta amak Ganeketxe taberna hartu zuen ogibide. Gregorio Alberdi Arregi aita Larrinagako kartzelan izan zuten hainbat hilabete, gorria ei zelako. Gaztetan Ganeketxen batzartzen ziren antifrankistak ezagutu eta behin baino gehiagotan lagundu behar izan zituen. Berrizko Ikastolaren jaiotzan izan zen, eta gero elizak eta eskumak Ikastola menpean zelan hartu eta desegin zuten ikusi zuen. Berrizen 1976an abian jarri zen Plan de Salud egitasmoan ere parte hartu zuen. Lehen alkate demokratak bake epailea izendatu zuen. Euskadiko Ezkerraren eraikitzea bizi izan zuen, Roson ministroarekin izandako negoziazioak barne. 1981eko urtarrilaren 23an BVEk (Batallón Vasco Español) bonba jarri zuen Ganeketxen, eta berau desegin. EEren eta PCE-EPKen batasuna ere ezagutu zuen. Gaur egun pentsionisten mugimenduan eta herriko premiak lortzearren dihardu.