Miguel Angel Oregi Herrera

Biografia

Miguel Angel Oregiren aita, Candido Oregui Marquina, soldaduska egin ostean gerrara eraman zuten. Kirikiño batailoiarekin ibili zen gudan, eta italiar faxistek harrapatu zuten. Ez zen izan familiko gudari bakarra, eta Santoñako kartzelan bere anaiekin elkartu zen. Gero, Abadiñora bueltatu eta herritar batek txibatazoa jo zuen. Ondorioz, langile batailoietara eraman zuten zigortuta, Baztan inguruan behartutako lanetan ibili zelarik. Guztira 12 urte egin zituen etxetik kanpo. 1946an Ostendi taberna zabaldu zuen Trañan, ‘Kali’ bezala ere ezaguna.

1979an Miguel Angel semeak hartu zion erreleboa, zesta-puntako abentura amerikarretik itzuli zenean, eta 2019ra arte ibili zen barra eta bezeroak jagoten. Taberna horixe bera, aitaren batailoiko kide historikoen bilgune ere izan zen hainbat aldiz, hamarkadak beranduago eginiko bazkarietan. Candido aita pozik ikusten zuen egun horietan.

Pasarteak