Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria

Biografia

Mikel Garaizabali amama Maria Iturralde Arriagak kontatu zizkion  batez ere gerrako gertakizunak, eta interes handiz entzuten zituen. Mariaren neba bi, Martin eta Jazinto, gerraren alde banatan ibili ziren borrokan; Martin Euzko Gudarostean, eta Jazinto kolpistekin behartuta, soldaduska egiten zebilela altxatu baitzuten. Anaia biek ez zuten elkarren berri, eta Kalamuako frentean egin zuten topo. Hala ere, ez ziren elkartu gerra amaitu eta etxera bueltatu ziren arte. 

Etxean entzundako istorioez gainera, herrian ere ikertu izan du Garaizabalek. Horri esker, gerra sasoian Abadiñon bizi izandako giroaren berri ematen du testigantzan, eta herrian eragin nabarmena izan zuten gertakariak ere azaltzen ditu.

Garaizabalek argi du memoria norbere izatearen parte dela, eta eragina duela hautuetan. 2003tik Abadiñoko udal ordezkari da EAJ alderditik, eta 2019-2023 legealdian alkatea izan zen.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Gerrako kontuak etxean entzuten zituen 2:35min
Martin Iturralde, amamaren neba, gudari izan zen 1:04min
Martin eta Jazinto Iturralde anaiak, Kalamuako frentearen alde banatan 3:43min
Martin eta Jazintok gerra ostean eduki zuten bizimoduaz 0:48min
Gaztelu auzoa soldaduen pasabide, eta amamaren izua 2:43min
Hernaniko gudariak Abadiñoko eliza aurrean 1:48min
Lastozko babesguneak eraikitzen, bonben beldur 0:36min
Tomas Iturralde, birraitita, gauez mendian ezkutatzen zen, gerrara ez joateko 1:54min
Abadiñoko Atzetegi baserrian bonba bat jausi zen 1:03min
Amamaren familia etxean geratu zen, ebakuatu barik 0:49min
Sotero Badaia alkatea eta defentsa komitearen osaketa 2:29min
Jose Mari Angulok eta defentsa komiteak eskumatar batzuk salbatu zituzten 0:42min
Hipolito Salterainen erailketak mina eragin zuen herrian 1:01min
Jose Maria Angulo EAJko kidea salatu eta fusilatu egin zuten 1:17min
Anguloren fusilamendua, Salterainen mendekua izan zenaren ustea 0:37min
Abadiñoko udal ordezkarien aurkako errepresioa 1:41min
Tercio de Begoña talde nafarreko soldaduek Abadiñoko Batzokiko hainbat gauza erre zituzten 1:05min
Abadiñoko Batzokiaren itxiera eta Frankismo osteko irekiera 1:12min
Gerra garaia, gaur egunetik begiratuta 1:16min
Historiaren eragina, Mikelen hautu politikoan 1:52min
Memoria, bere izatearen parte 0:55min
Mikel Garaizabalen ibilbide politikoa 1:06min
Abadiñoko Emakume Abertzale Batzari buruz ikertu nahia, gutxienez emakume bi kartzelan egon zirelako 0:40min