Munitxa familia
Biografia
Abadiñoko Munitxatarren familian gerrak izandako eragina kontatu dute testigantza honetan Jon Munitxak eta Galder Gaztelu-Urrutiak. Izan ere, euren senideek egoera gogorra bizi izan zuten, eta askotariko zigor zein kalteak jasan behar izan zituzten.
Martzelo Munitxa, esaterako, zinegotzi izateagatik espetxeratu zuten, bi hilabetera libre geratu zelarik. Jose Munitxa gudaria Eubako frentean hil zen, eta Jon anaia langile batailoietara zigortu zuten; anaia biek Durangon azkenekoz elkar ikusi zuteneko unea gogoratu dute Josuk eta Galderrek. Bestalde, Iñese Munitxa irakasle izan zen, eta bere kargutik depuratu egin zuten frankistek. Gerrako umeen arduran Ingalaterrara joan zen; handik Venezuelara lekualdatu, eta gero bueltatzeko arazoak izan zituen. Horrela, Venezuelan bizitzeko erabakia hartu zuen azkenean.