Pilar MaƱarikua Kalzada
Biografia
Mundakan jaio zen Pilar baina aita durangarra zuen. Mundakan eman zuen umezaro zoriontsua harik eta altxamendu faxistak ingurua ezeze, familia ere hankaz gora jarri zion arte. Aita, Juan Zakarias Mañarikua Ziarsolo, ANVko militantea, euskaltzalea eta langile amorratua zuen. Ingeniarien Batailoiko gudaria, Zallako frentean hil zuten eta betirako desagertu zen familiak haren gorpua non ehortzi zuten jakin barik. Aita barik eta Mundakako ondasunak lapurtuta, Durangora etorri ziren bizitzera. Gerraosteko akordu oso gogorra dauka, ez hango ez hemengo, inoren laguntzarik barik aurrera egin behar izan zuen familia baten akordua.
Pasarteak
TITULUA | IRAUPENA |
---|---|
Mundakan gerra aurretik | 1:14min |
Gerra hasi eta aitaren heriotza | 2:01min |
Mundakara itzulera | 1:53min |
Mundakatik Durangora | 1:03min |
Akordu tristeak | 1:02min |
Aita non dagoen jakin ez baina beti gogoan | 1:13min |
Aita ona. Umezaro zoriontsua. | 0:44min |
Aitak Mundakara aurretik Frantzian lana | 0:57min |
Etxean euskaraz egin behar | 1:20min |
Hausnarketa | 0:44min |