Pilar Uribe eta Mariaje Oceja
Biografia
Pilar Uribe Solagaistua Durangoko Ibaigane baserrian jaio zen, Kakatza ezizenez ere ezaguna. 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketan, ume txiki bat besterik ez zela, faxistek euren familiaren baserria suntsitu zuten. Pilarrek ondo oroitzen du hegazkinek ateratzen zuten zarata, Durango gainean. Frentea atzerantz zetorrela, bere familiak ihes egin zuen auzoko beste hainbatekin batera, eta Kantabriako Viernoles herrian hartu zuten babes. Laguntza sare bati esker, mendialdeko txabola batean egin zuten egonaldia. Gainera, Pilarren aita lasto artean ezkutaturik egon zen hainbat egunez, behartutako lanetik ospa egin zuelako. Handik 70 urtera, Pilar berriro ere herri hartara bueltatu zen, udalaren eta herritarren aitortza jasotzeko. Mariaje alabak hunkituta oroitzen ditu Viernolesen bizitako uneak.