Sebastian Astola Ajuriagerra
Biografia
Zerutik paperak jausten ari zirela uste zuten Sebastian eta lagunek, 1936ko uztailaren 22ko Otxandioko bonbardaketa egunean. Ez zuten bonbarik espero. Gerra sasoia hasi zen, eta Sebastianen bizitza baldintzatuko zuen. Izan ere, frentera joan eta 1942ra arte ez zuen etxean lasai egoterik eduki. Frantziara birritan egin behar izan zuen ihes, eta aldietako batean kontzentrazio-eremu batean egon zen.