Imanol Olabarria Bengoa

Biografia

Otxandion (Aramaioko aldean) jaio zen Imanol 1937an, artean gerra garaia zela. Aita, frankistek zigortua, hiruzpalau urterekin ezagutu zuen, Langileen Batailoietako zigorra bete ostean itzuli zenean. Aitaren aita berriz, Durangoko bonbardaketan hil zuten.

Otxandiotik Iurretara aldatu zen Imanolen familia. Zazpi seme-alaba ziren. Imanolek Durangoko Maristetan ikasketak egin ostean Derioko seminariora jo zuen. Han kontzientzia sozial eta politikoa itzartu eta, apaiztu ostean, Meatzaldean aritu zen apaiz-langile. Errejimenaren aurrean isilik egon ez, klandestinoak abade-etxean aterpetu… Hainbat arrazoigatik Iparraldera ihes egin behar izan zuen.

Behin handik itzulita, abadeteza albo batera itzita, lan-munduan murgildu zen eta Gasteizen kokatu bere bikotekidearekin 1975ean. Gasteizko 1976ko grebak bertatik bertara ezagutu zituen, martxoko 3ko hiketak barne. Baita horregatik kartzela ezagutu ere.

1980an anaia gazteena, Goio Olabarria ETAko militantea, Ispasterren, guardia zibilaren konboi baten kontrako erasoan hil zen.

Diktaduraren eta osteko trantsizioaren lekuko aparta da Imanol, klandestinitatean mugitzen zen mugimendu politiko eta sozial oso baten begirada ematen diguna.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Otxandion jaio gerra garaian 0:47min
Aita 4 urterekin ezagutu Trabajadoreetatik bueltan 0:49min
Gurasoez eta euren familiez 3:13min
Osabak ere gerran. Bat frankistek eroanda 1:52min
Familia Otxandiotik Iurretako Mallabienara 2:07min
Amak etxeko mutilei ikasketak eman 1:39min
Umezaroan udatan Otxandiora 1:14min
Etxean euskaraz. Arreba frantsesetan sartzean zerbait aldatu 1:18min
Maristetatik seminariora. Ama elizkoia, aita ez 1:46min
Seminarioan etxean baino hobeto jaten zuen 2:16min
Derioko seminarioko hasierak: "aukeratuak" 2:50min
Seminarioan zenbait gauzez ohartzen hasi 6:07min
Seminarioan kontzientzia sozialaren lehenengo izpiak 5:16min
Eliza Durangon: Manterolaren isuna, apaiz berriak eta aginte zaharra 5:35min
Seminarioan: Gernikako Aberri Egunera joateagatik ikasturtea suspenditu 3:58min
Seminarioan zegoela "339 apaizen idazkia" 3:45min
Seminarioan elizaren estruktura zalantzan jartzen hasi 2:59min
Aita mezatara joaten hasi semeak seminarioan jarraitu ahal izateko. Imanolek ez joateko esan 2:17min
Meza Barria Durangon eman eta apaiztu 1:15min
La Arboledara abade: abade-langileak 7:24min
La Arboledan abade: Barakaldon emandako hitzaldi bategatik prozesatu 6:29min
La Arboledatik Trianora: behin bakarrik sartu konfesionarioan 2:29min
Hitzaldi baztuk antolatu eta poliziak debekatu 9:42min
Hiru apaiz atxilotu Bilbon iraultza sobietarraren 50. urteurrenean 2:42min
Hitzaldiagatik epaiketa Madrilen TOPean 1:50min
Bartzelonara ihes 4:03min
Ihesean: Bartzelona, Perpignan eta Belokeko monastegia 6:35min
Hernanin ezkutuan lanean eta guardia zibilak agertu 4:04min
Durangora bueltan elizatik urrunduta. Gernikara aldatu 4:45min
Gernikan edari banatzaile baina etxea beti zabalik 6:20min
Bilbon. Ageriko eta ezkutuko lanetan 3:47min
Gasteizen. Michelinen sartzen saiatu. Cablenorren hasi. 5:20min
Ezkontza izan ez zen ezkontza eta ospakizun "berezia" 7:24min
Gasteizko lehenengo bilera klandestinoak. PCEren rola 7:32min
Gasteiz. Lantegietako asanbladak eta aldarrikapen bateratuak 4:54min
Gasteiz. 1976ko martxoaren 3ko hilketak eta ondorioak 5:13min
Martxoaren 3ko gertakariengatik atxilotu eta Carabanchelgo erreformatoriora 4:09min
Carabanchelgo kartzelaldia: preso sozialen mugimendua, gose greba, amnistia… 7:34min
Martxoaren 3koa eta gero patronalak jarrera aldatu. UGT eta CCOOren rola 5:09min
Gerora egindako lan ibilbidea 7:04min
Goio Olabarria anaia gazteari buruz 8:31min
Amak Goio koarteleteik etxera eroan zuenekoa 2:30min
Goio Olabarria ETAko militantea Ispasterren hila 4:48min