Antonio eta Fermin Zubero MaƱarikua

Biografia

Antonio eta Fermin Abadiñoko Trañabarren baserrian jaio eta bizi izan ziren umetan, gurasoekin eta aittitta-amamarekin. Maurizio Zubero Galartza aittitta 1934tik 1937ra arte Abadiñoko EAJko zinegotzi hautatua izan zen, ongintza eta ongizate arduraduna. Faxistek epaitu egin zuten eta 12 urteko kartzelara zigortu. Puerto de Santa Mariako eta Astorgako kartzeletan egin zituen urte batzuk. Gizon abertzalea, EAJzalea, erlijiozalea eta kultoa izan zen. Hermenegildo Zubero Lupiola aita eta Isidoro Zubero osaba Ibaizabal  batailoiko gudariak izan ziren, eta Santoñan preso hartu ondoren, Guadalajaran trabajadoreetan izan zituzten 3 urte, zigorturik. Maria Villa amamak, Durangoko Intxaurrondokoa, mehatxuak jaso zituen gerra garaian euren baserrian errefuxiatuak babestearren.

Pasarteak