Jose Jabier Abaunza Badaia

Biografia

Jabier Abadiñon jaio zen, Solozabal baserrian. Lekukotasun honetan Jabierrek bere aitita-amama izan ziren Sotero Badaia Iturrizagaren eta Kattalin Alzaga Eubaren historia kontatzen du. Euskaltzaleak eta abertzaleak izanik, EAJkoak izan ziren XX. mendearen hasieratik, eta Abadiñoko EAJ indartzen eta sendotzen ahalegindu ziren. 1919tik Sotero udaletxeko zinegotzia izan zen, harik eta 1936an Eusko Jaurlaritzak alkatea izendatu zuen arte, faxisten altxamenduaren ondoren. Horregatik, faxistek preso hartu eta epaitu zuten, 30 urteko espetxealdia ezarriz, Abadiñoko EAJko zinegotziekin egin zuten bezala.

Upomendi, Larrinaga, Iruña, Ezkaba, Astorga eta Gijoneko kartzelak ezagutu zituen. Ezkabakoa izan zen bereziki gogorra. Ihesaldian parte hartu zuen, gero harrapatu eta zigortu zutelarik. Kattalinek, bitartean, alaba biak eta baserria aurrera atera zituen. Errepresioa ez zitzaion amaitu hil arte. Halere, Soterok senitartekoen eta lagunen oroimenean dirau.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Aurkezpena Gerediagako foru zelaian 0:49min
Aitite Sotero eta amama Katalina, biak baserritarrak ziren 1:04min
Sotero eta Katalina EAJko kide ziren 0:25min
Sotero Badaia, gaztetatik EAJ sortzen eta udaletxean 3:48min
Errepublika sasoian ere, Sotero Badaia zinegotzi izan zen lehenik 1:08min
Abadiñoko Batzokia 1934an itxi egin zuten faxistek 1:35min
Sotero Badaia alkate izendatu zuten 1936an, baina bere jarduna azaltzeko dokumentuak galduta daude 1:17min
Gerra garaian Soterori eta gainerakoei gertaturikoa isildu egin da 0:56min
Sotero Badaia nazionalen aldeko hainbat pertsona salbatzen saiatu zen, beste bandokoak izan arren 1:09min
Faxistak Abadiñora sartzean, Sotero Badaia alkatea herritik irteten azkenetakoa 1:09min
Abadiñon hegazkinek ametrailamenduak egin zituzten 1:04min
Sotero Badaia Abadiñora bueltatu eta atxilotu egin zuten, Upomendira preso eramanez 1:11min
Larrinagan epaiketa azkarra, eta Abadiñoko EAJko zinegotziak zigortuta 3:05min
Larrinagatik Ezkabako presondegira eraman zuten Sotero Badaia 0:31min
Ezkabako ihesean parte hartu zuen Sotero Badaiak 1:42min
Ezkabako kartzelan baldintza oso txarretan zeuden 2:01min
Aitite Soterok gutun asko ibidali zituen etxera kartzelatik 2:01min
Iruñean presoen aldeko babes talde bategaz harremana zeukan Sotero Badaiak 0:47min
Hile batzuetarako baldintzapeko askatasuna eman zioten Sotero Badaiari 0:43min
Sententzian Sotero Badaiari buruz diotena 1:34min
Ezkaba, Astorga eta Gijonen preso egon zen Sotero Badaia 0:51min
Badaiaren 'astakatasuna', nolabait esatearren 1:19min
Bitartean, amamak, Katalina Alzagak, isunak ordaindu behar izan zituen 4:11min
1946an kartzelatik irten, eta baserritarren sindikatuko salbokonduktoari esker mugitzen zen Badaia 2:23min
Laguna zuen Agirre lehendakariaren hiletara ezin izan zuen joan Badaiak 2.18min
Felipe Urtiaga Berrizko alkatearen lagun handia zen Sotero Badaia 1:05min
Abadiñoko gazte asko langile batailoietara zigortu zituzten 0:28min
Jose Mari Angulo fusilatu egin zuten 0:48min
Familiak zelan gorde duen aititeren istorioa 2:40min
Ezkabako omenaldian, gainerako senideekin harremanetan 3:06min
Ezkabamendira joatea, emozionalki gogorra egiten zaio 0:33min
Abadiñoko Udalak ez du aitortzarik egin orain arte 3:08min
Aita, Demetrio Abaunza, Ekin izeneko aldizkaria banatzen ibiltzen zen 0:54min
Aitite Soteroren urrezko txanpon batekin inauguratu zuten Abadiñoko frontoia 0:49min
Frankismo garaian sentitutako beldurra 1:00min
Faxisten 'liberazio egunaren' urteurreneko agiria irakurtzen 4:52min