Mari Tere Alberdi Olabegoia

Biografia

Berrizen senitarte euskaldun eta langilean jaio zen 1944an. Gazte zela hil zitzaion aita, eta amak Ganeketxe taberna hartu zuen ogibide. Gregorio Alberdi Arregi aita Larrinagako kartzelan izan zuten hainbat hilabete, gorria ei zelako. Gaztetan Ganeketxen batzartzen ziren antifrankistak ezagutu eta behin baino gehiagotan lagundu behar izan zituen. Berrizko Ikastolaren jaiotzan izan zen, eta gero elizak eta eskumak Ikastola menpean zelan hartu eta desegin zuten ikusi zuen. Berrizen 1976an abian jarri zen Plan de Salud egitasmoan ere parte hartu zuen. Lehen alkate demokratak bake epailea izendatu zuen. Euskadiko Ezkerraren eraikitzea bizi izan zuen, Roson ministroarekin izandako negoziazioak barne. 1981eko urtarrilaren 23an BVEk (Batallón Vasco Español) bonba jarri zuen Ganeketxen, eta berau desegin. EEren eta PCE-EPKen batasuna ere ezagutu zuen. Gaur egun pentsionisten mugimenduan eta herriko premiak lortzearren dihardu.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Aurkezpena 2:45min
Umetan, mojekin euskaraz egiten zuten 1:26min
Aita hil zenean, iraganean arakatzen hasi zen 3:53min
Ganeketxen amagaz lanean hasi zen 0:51min
Neba eskolan zegoela, Don Justo abadearen bisita 0:33min
Gaztetako bizitza eta elizaren errepresio sexuala 2:53min
Seminaristen etorrera eta lokal soziala 3:38min
Guardia Zibilak galdezka etorri zirenekoa 2:48min
1966 inguruan Berrizko ikastola jaiotzen da 1:34min
Ikastola itxi egin zuen errepresio frakistak 1:03min
Elizatik deskomulgatzeko mehatxua egin zioten, eta ostean boikota egin zion 0:50min
Ume bat hil zen autoak harrapatuta, eta alkate independenteari skratxea egin zioten 1:39min
1974ko bahiketa Berrizen
OMEren osasun plana Berrizen 2:59min
Bake epaile izendatu zute diktadura osteko hauteskunde demokratikoak eta gero 1:53min
Asuaren heriotzean bera epaile izan zen 2:16min
Mendietaren auzia 2:31min
Errusiara bidaian, lagun eta harreman politiko berriak 2:27min
Euskadiko Ezkerran parte hartzen hasi, eta negoziazioetarako errekadista kartzeletan 6:39min
1981eko urtarrilean, BVEk bonba bat jarri zuen Ganeketxen 4:48min
Berrizko jendeak bonba erasoaren aurrean izandako jarreragaz disgustura 1:24min
EE eta PCEren bat egitea lehenik, eta gero PSOEri uko egin zion 1:40min
Berrizko ikastolaren zatiketaz 1:28min
Nekeak eta beldurrak eraginda Kanarietara joan zen bizitzera lehenik, eta Belgikara gero 4:37min
Berrizera itzulera eta berradiskidetzea 2:22min
Antzerki taldeko esperientzia 3:00min
Pentsiodunen mugimenduko borrokak 4:49min
Osakidetzan medikuak eskatzeko aldarrikapenak 4:11min
Hausnarketa 0:55min