Mila Mariskurrena Eizagaetxebarria

Biografia

Mila 1956an jaio zen Atxondon. Felix eta Ines bere gurasoak Aramaio eta Abadiñoko Irazola auzokoak izan ziren. Irazolako Eizagaetxebarriatarrak 10 neba-arreba izan ziren, baserriko euskaldunak. Ines umea izan zen gerra garaian, baina neba-arrebekin, gerratik ihesi, gurdian alde egin zuen Zamudioraino. Itzultzean etxea hutsik topatu zuten.

Milaren osaba, Federiko Eizagaetxebarria, gaztea zen gerra sasoian eta gudari ibili zen preso hartu arte. Preso hartu eta langile batailoietan ari zenean, Sevillako Alanís de la Sierra herrian hil zen tren istripu batean 1937ko azaroaren 19an, beste hainbat gudari eta miliziano presorekin batera. Familiak ezer gutxi jakin zuen harik eta Aranzadikoak etxean agertu ziren arte. Milak memoria historikoa lantzearen beharra aldarrikatzen du.

Pasarteak