Maritxu Pildain Elorrieta
Biografia
Maritxuk kontatzen duenez, gerra Elorriora heldu zenean baserri-eremuetara joateko deialdia egin zieten. Hala ere, babes hartu zuten baserrian frentea kokatu zuten, eta azkenan ebakuatu beharra eduki zuten. Aita burdin hesiko trintxerak egiten ibili zen. Maritxuren aitapuntekoa, Juan Guruziaga, errekete nafarrek erail zutela azaldu du. Gerora, Maritxu munduan zehar lanean ibili zen, eta Parisen zela Jose Antonio Agirre lehendakaria ezagutu zuen.