Amaia eta Luis Gorroño Bilbao
Biografia
Luis eta Amaia neba-arrebak Berrizen jaio ziren 1943 eta 1946an, baserri giroan, gerrak eta diktadurak zigortutako etxean: Erramuna Uribeganekoa Garitaonandia amama Saturraraneko emakume kartzelan 3 urtez preso egona, Luis Gorroño Garitaonandia aitita isunez zigortua, Juan Kruz Gorroño Uribeganekoa aita gerran gudari legez ibilia eta preso izandakoa, Rafael Gorroño osaba preso izandakoa, Pantxike Bilbao Bilbao amama faxistek zigortua. Umetan eskola erdaldun eta autoritarioa ezagutu zuten; halere, gazte zirela herriko giro euskaldunean murgildu ziren. Luisek Gerediaga Elkartearen hasierako urteetan parte hartu zuen, baita baserritarren mugimenduan, eta Berrizko Udala 60/70garren hamarkadetan demokratizatzeko ahaleginetan, Alkateen Mugimenduan parte hartuz. Amaiak esku hartu zuen Berrizko Ikastolaren sortze prozesuan eta beste hainbat gizarte ekintzetan Berrizen zein Durangaldean.